lunes, 26 de diciembre de 2016

PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKOAK

Lehengoan, edozein hiritarrek gaur egungo gizartean izan beharko lukeen prestakuntza teknologikoaz egon ginen hitz egiten, pertsona orok eduki beharko genuke batetik multialfabetizazioa eta, bestetik, hiritartasun digitala. Hona hemen taldean jorratutako Mapa Kontzeptuala:

Haurrek robotak dirudite

Hona hemen gure DILANeko lanaren ausnarke txiki bat eta eginiko bideoa:

HAURREK ROBOTAK DIRUDITE

IKT-en integrazioa hezkuntzan



Hona hemen IKT-en integrazioa hezkuntzari buruzko mapa kontzeptuala. Entzunaldietan aukera izan genuen adituen informazioa jasotzeko eta honekin mapa kontzeptuala egiteko.



martes, 22 de noviembre de 2016

BIDEO TUTORIALA

Hona hemen taldean egindako bideo tutoriala! Bertan THINGLINKen nola registratu eta nola erabili azaltzen dizuegu. Ikusi ez zarete damutuko! 



domingo, 9 de octubre de 2016

NIRE KARTOGRAFIA

Lehen egunean, proiektua azaldu bezain laster, taldekideekin elkartu nintzen eta honen inguruan hitz egiten haritu ginen. Zer egin? Nola egin? Zer egin bakoitzak? Hasieran, naiz eta argi genuen bakoitzak bere kartografia egin behar zuela, azken emaitzak kolektiboa izan behar zuela uste genuen eta zer egin pentsatzen haritu ginen.
Proiektua azaldu nuenetik nahiko argi izan nuen idea bat: bizitzako esparru guztietan ikasi dut eta ikasten dut, hala ere, ni gehien definitu nautenak lau izan dira, familia, lagunak, ikastola eta rugby-a.
Argi dago, eguneroko bizitzan edo egoera arruntetan gertatzen diren egoerekin ikasten dugula, adibidez, gertaera bat deigarria iruditzen bazaigu horren inguruan hausnartuko dugu eta seguraski hausnarketa horrekin ikasiko dugula zerbait. Hala ere, eskolan ikasitako alderdi teorikoek gure bizitza ere balio garrantzitsua dutela pentsatzen dut.
Hemen duzue taldekideekin edukitako solasaldietako bat: https://soundcloud.com/irene-loureiro/audioa

NIRE KARTOGRAFIA



            Lehenik eta behin fondoarekin hasiko naiz, hautatu dudan fondoa Euskal Herria izan da. Nire ustez, niri gutxienez, Euskal Herrian jaiotzeak asko definitu nau. Nik dudan pentsaera, interesak, izaera… desberdinak izango lirateke dudik gabe beste herrialde batean jaioko banintz. Ondoren, lau multzo ezberdin bereizi ditut: familia, lagunak, ikastola eta errugbia.

FAMILIA:
            Familia jarri nahi izan dut lehenengo lekuan, bizitzako lehenengo pausuak familiarekin bakarrik ematen baitira. Ez da erraza familiak transmititutakoa definitzea, Gauza asko baitira eta asko ez ditugu ezta identifikatzen. Hala ere, argi dago nire bizitzaren euskarri garrantzitsuenetako bat dela. Nire kartografia egiteko garaian balore bat jarri nahi izan dut, eta nahiz eta ez den erraza izan, “ERRESPETUA” jarri dut. Gainerakoekiko dudan errespetua nire ezaugarri bat dela iruditzen zait eta familiak transmititua izan dela uste dut. familia irudikatzeko bi argazki ezberdin jarri ditut, bat familiako lauok agertzen garena eta bestea, nere txikitako bi objetu agertzen direna, dudik gabe familia gogoratzen baitidate.




LAGUNAK:
            Egia esan, zorionez lagun dezente ditudan pertsona naizela uste dut, nire bizitzan arrazoi ezberdinengatik gurutzatu direlako (ikastola, kirola, lagun baten laguna…) eta hor jarraitzen dutelako. Hala ere, nire kuadrilla txiki txikitatik batera ibiltzen garen lagun taldea gara, oso ondo ezagutzen gara gure artean eta KONFIANTZA handia dugu gure artean, horregatik hautatu dut balore hau. Ez da erraza izan argazki edo objetu bat aukeratzea, dauzkagum argazki gehienak gauekoak baitira, horregatik txikitako bat bakarrik jarri dut.


IKASTOLA:
            Egia esan nire eskolako bizitza nahiko modu positibian baloratzen dut, nahiko irakasle onak izan ditudala uste baitut eta argi daukat beraiek direla, neurri handi batean, ni magisteritza ikasten egotearen erantzule. Hala ere, ez zait erraza egin balore bat identifikatzea, horregatik nire ustez eskolak eman didan gauza handienetako bat jartzea erabaki dut, EUSKERA. Nahiz eta gainerako multzoetan beti erabili, ikastola izan da euskera gehien hobetu dudan lekua, eta ni irakasle naizenean ikasleei euskeraren garrantzia transmititzea espero dut. Kasu honetan, ez da zaila izan argazki bat aukeratzea hau izan baita nire gela 2 urtetatik lehen hezkuntza amaitu arte.



RUGBY-A:
            Azkenik, baino ez garrantzia gutxiago duelako nire kirola dago, rugby-a. Zorionez, txikitatik rugby-ra jolastu dut, eta oraindik ere jokalaria naiz. Hobeto esanda, oraintxe bertan, rugby jokalaria, epailea eta entrenatzailea naiz.
            Rugby-ak bere baloreak nahiko barneratuak dituen kirola da, nahiz eta kirola ezagutzen ez duten pertsonek kirol basati bat dela pentsatu, kirola ezagutzen dugunok ondo dakigu honen handitasuna. Beraz, transmititutako baloreak asko direnez nire klubean barneratuta dagoen esaldi bat jartzea erabaki dut, Lana oinarri, garaipena helburu.”, esfortzu eta kemenez bakarrik lortu daitekelako garaipena.
               Multzo hontarako bi argazki aukeratu ditut, bat nire klubeko eskudoa da eta bestea lehen taldean debutatu nueneko argazkietako bat. 






Gertaera txiki edo handi askotan ikasitakoa da guk ikasitakoa, hau da, definitzen gaituena.